miércoles, 17 de diciembre de 2014

Desberdintasunak ematen den informazioan

Wikipedian Athletic-en inguruko informazioa bilatu nuen, jokalarien atala konkretuki. Honen amaieran bi taula agertzen dira; lehenengoan golegile nagusien izenak eta hauek sartutako gol kopurua dago, bigarrenean, aldiz, partidu gehien jokatu dituzten jokalarien izenak eta partidu kopurua.


Taula hauetako datuak egia ziren edo ez egiaztatzeko, Athletic Club-aren web ofiziala kontsultatu nuen. Honetan, klubeko historia atalean jokalariak agertzen da eta bertan estatistika arloan klikatuz Wikipedian agertzen diren tauletako informazio bera eskuragarri dago. Hala ere, agertzen diren datuak ez datoz bat Wikipedian agertzen direnekin. Golegileen tauletako datuetan desberdintasuna egon arren, hau nabariagoa da partidu gehien jokatu dituzten jokalarien taulan.

Ikusgarri nire twitter-ean: https://twitter.com/jani_serna

#EhuMoocMod4
M-LEARNING

M-learning metodologiari esker, lana edota ikaskuntza edozein momentutan edo lekuan egin dezakegu #EHUMOOC

m-learningean ikasleak dira ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren protagonistak, eta zer, noiz eta nola ikasten duten erabakitzen dute #EHUMOOC


M-learning metodologiak ikasle eta irakasleen arteko komunikazioa erraztu eta ahalbidetzen du #EHUMOOC

martes, 4 de diciembre de 2012

IKASLE ATZERRITARRAK

Ikasle etorkin hauen jatorriari dagokionez, Hego Amerikatik eta Ertamerikatik heltzen da kopururik handiena, erdia baino gehiago hain zuzen. Afrikarrek osatzen dute bigarren talderik zabalena eta hauen artean magrebiarrak dira gehiengoa. Europa ekialdetik eta Asiatik etorritako ikasle kopurua ere nabarmena da. Europar Batasunetik eta Ipar Amerikatik etorritako ikasleak ere badaude, baina kopuruz gutxiago dira eta, agian, beste era batera onartzen ditugu.

Ikastetxe sareen arteko banaketari dagokionez, gehiengoa ikastetxe publikoetan matrikulatzen da: batez beste, % 70 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; Nafarroan zertxobait altuagoa da portzentaia.

Hizkuntza ereduei dagokionez, adierazgarria da nola bideratzen duten A edo B ereduetara ikasleriaren gehiengoa. Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, % 65 A ereduan matrikulatzen da eta gutxiengoa D ereduan. Nafarroari dagokionez, gehiengoa A edo B ereduetan matrikulatzen da. Joera honen atzean dauden arrazoiez eta sortzen diren arazoez eta kezkez geroxeago hitz egingo dugu.


EUSKARAREN ERABILERA

Kalean euskararen erabilera gora doa, Euskal Herri osoko datuak kontuan izanda. Baina motel ari da igotzen erabilera; 17 urtetan %3,4 baino ez da handitu euskararen presentzia kaleetan --duela sei urtetik hona, %0,7 besterik ez--. Kalean entzuten ditugun ehun elkarrizketatik, euskaraz 14 besterik ez dira egun. Herrialdeen artean alde handiak daude, halaber. Gipuzkoa da euskara gehien erabiltzen den eta erabileran gorakada handiena izan duen herrialdea. Araban, Bizkaian eta Nafarroan igoera trabatuago dago. Eta, urteotako joerari jarraiki, Ipar Euskal Herriak eman du berriz ere daturik kezkagarriena: euskararen erabilera behera doa, etenik gabe. Oro har, euskararen ezagutza eta erabilera ez dira maila berean igotzen ari, nabarmen. Bizkaian, esaterako, hamar euskaldunetik seik kalean ez dute euskara erabiltzen.

http://paperekoa.berria.info/harian/2007-12-01/014/005/euskararen_erabilera_ez_da_ari_igotzen_ezagutzaren_neurri_berean_kalean.htm

jueves, 29 de noviembre de 2012

Adinekoek eta Internet

EUSTATek emandako datuen arabera, 50 urtetik gorako biztanleriak EAEko biztanleria osoaren ia %33 osatzen du, eta zifra hori handitu egingo da hurrengo urteotan, bizi itxaropenak izandako gorakadaren eta gure gizartea gero eta zaharragoa izatearen eraginez.

Teknologia berrien asimilazioa oso azkarra da eta aldaketa nabaria ekarri du, gizakiok komunikazioarekin ditugun harremanetara; hala ere, bai ezagupenik ezaren edo bai belaunaldi bakoitzaren kultur desberdintasunaren ondorioz, hirugarren adinak informazioaren gizartetik baztertuta gelditzeko arriskua dauka.

 
Heziketa iraunkorra izan behar da bizitza osoan, eta, horrenbestez, hirugarren adina ez da albo batera
 utzi behar; errealitate horretaz ondo jabetzen garenez, adineko pertsonen esku jarri nahi dugu
teknologia berrien erabilera, gero eta pertsona kopuru handiagoak erabilitako baliabidea baita.


Hortaz, adineko pertsonei estrategiak planifikatzeko, interes berriak sustatzeko, jarduera berriak
garatzeko, jarduera fisikoa zein burukoa bultzatzeko eta astialdia betetzeko laguntza eman behar
diegu. Halako adinetan, garrantzitsuena ikaskuntza esperientziak eskaintzea eta inguru aberatsa
nahiz sustagarria mantentzea da.

Astialdirik handiena duen taldea adineko pertsonena dela kontuan hartuta, orain arte ukitu gabeko
helburu berriak eta erakargarriak bilatu behar dira. Proiektu honen bitartez, halako pertsonen kezkei
erantzuna eman eta, gainera, euren astialdia betetzeko nahiz autoestimua handitzeko modu
berria aurkituko dugu. Adineko pertsonek gauza ezezagunei beldur dietela ikusi dugu, eta,
segurutik, baliabide berriok erabiltzeko gaitasunik ez dutela uste izango dute; horrenbestez, gure iritziz,
teknologiaren arloko hezkuntza ondo justifikatuta dago. Gazteek mundu horretan sartzeko duten
erraztasuna, berriz, belaunaldien arteko urruntzearen adierazlea izan daiteke: adineko
pertsonak Internetera hurbiltzeko proiektu hau gazteen eta zaharren arteko harremanak hobetzeko ate irekia izan daiteke.