Ikasle etorkin hauen jatorriari dagokionez, Hego Amerikatik eta Ertamerikatik heltzen da kopururik handiena, erdia baino gehiago hain zuzen. Afrikarrek osatzen dute bigarren talderik zabalena eta hauen artean magrebiarrak dira gehiengoa. Europa ekialdetik eta Asiatik etorritako ikasle kopurua ere nabarmena da. Europar Batasunetik eta Ipar Amerikatik etorritako ikasleak ere badaude, baina kopuruz gutxiago dira eta, agian, beste era batera onartzen ditugu.
Ikastetxe sareen arteko banaketari dagokionez, gehiengoa ikastetxe publikoetan matrikulatzen da: batez beste, % 70 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; Nafarroan zertxobait altuagoa da portzentaia.
Hizkuntza ereduei dagokionez, adierazgarria da nola bideratzen duten A edo B ereduetara ikasleriaren gehiengoa. Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, % 65 A ereduan matrikulatzen da eta gutxiengoa D ereduan. Nafarroari dagokionez, gehiengoa A edo B ereduetan matrikulatzen da. Joera honen atzean dauden arrazoiez eta sortzen diren arazoez eta kezkez geroxeago hitz egingo dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario