Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza. Mostrar todas las entradas

martes, 4 de diciembre de 2012

IKASLE ATZERRITARRAK

Ikasle etorkin hauen jatorriari dagokionez, Hego Amerikatik eta Ertamerikatik heltzen da kopururik handiena, erdia baino gehiago hain zuzen. Afrikarrek osatzen dute bigarren talderik zabalena eta hauen artean magrebiarrak dira gehiengoa. Europa ekialdetik eta Asiatik etorritako ikasle kopurua ere nabarmena da. Europar Batasunetik eta Ipar Amerikatik etorritako ikasleak ere badaude, baina kopuruz gutxiago dira eta, agian, beste era batera onartzen ditugu.

Ikastetxe sareen arteko banaketari dagokionez, gehiengoa ikastetxe publikoetan matrikulatzen da: batez beste, % 70 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; Nafarroan zertxobait altuagoa da portzentaia.

Hizkuntza ereduei dagokionez, adierazgarria da nola bideratzen duten A edo B ereduetara ikasleriaren gehiengoa. Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, % 65 A ereduan matrikulatzen da eta gutxiengoa D ereduan. Nafarroari dagokionez, gehiengoa A edo B ereduetan matrikulatzen da. Joera honen atzean dauden arrazoiez eta sortzen diren arazoez eta kezkez geroxeago hitz egingo dugu.


jueves, 27 de septiembre de 2012

Hezkuntza lege berria (LOMCE)

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditzeko eta Batxilergoa edo Lanbide Heziketa egiteko azterketa bat egin beharko dute ikasleek. DBHko batez besteko notak % 70eko balioa izango du eta azterketak, % 30ekoa.

Batxilergoak bost adar izango ditu: Zientzia eta Ingeniaritza, Osasunaren Zientziak, Humanitateak, Artea eta Giza Zientziak. Batxilergoa amaitzean, selektibitatea ordezkatuko duen azterketa bat egin beharko dute ikasleek. Batxilergoaren batez besteko notak % 60ko balioa izango du eta azterketak, % 40koa.
Lehen Hezkuntzako ikasleek ebaluazio bat izango dute hirugarren mailan, hizkuntza komunikazioan eta matematiketan arazorik duten ikusteko.
Seigarren mailan, beste ebaluazio batek jarritako helburuak lortu dituzten neurtuko du, DBHra pasatzeko gai diren jakiteko.
Lehen Hezkuntzan ere, Ingurunearen Ezagutza bi irakasgaitan banatuko da: Natur Zientziak eta Giza Zientziak. Horrez gain, Herritartasunerako Hezkuntza kendu egingo dute, Heziketa Zibiko eta Konstituzionala jartzeko.
Gobernuaren aburuz, LH "modernizatu" egingo da; izan ere, sektore profesional bakoitzaren arabera, irakasgai instrumental zehatzagoak eskainiko dituzte, eta hurrengo mailetan jarraitzeko hautagaizko irakasgaiak egiteko aukera ere izango dute ikasleek.
Ebaluazioei eta sarrera probei dagokienez, gainditzen ez dituzten ikasleek edo emaitzak hobetu nahi dituztenek hurrengo deialdietan errepikatzeko aukera izango dute.
Hezkuntza administrazioek hezkuntza sexuen arabera bereizita eskaintzen duten zentroekin hitzarmenak egin ahalko dituzte, betiere hezkuntzan bazterketen kontrako borrokari buruz nazioarteko konbentzioan jasotakoa betetzen badute.