EUSTATek emandako datuen arabera, 50 urtetik gorako biztanleriak EAEko biztanleria osoaren ia %33 osatzen du, eta zifra hori handitu egingo da hurrengo urteotan, bizi itxaropenak izandako gorakadaren eta gure gizartea gero eta zaharragoa izatearen eraginez.
Teknologia berrien asimilazioa oso azkarra da eta aldaketa nabaria ekarri du, gizakiok komunikazioarekin ditugun harremanetara; hala ere, bai ezagupenik ezaren edo bai belaunaldi bakoitzaren kultur desberdintasunaren ondorioz, hirugarren adinak informazioaren gizartetik baztertuta gelditzeko arriskua dauka.
Heziketa iraunkorra izan behar da bizitza osoan, eta, horrenbestez, hirugarren adina ez da albo batera
utzi behar; errealitate horretaz ondo jabetzen garenez, adineko pertsonen esku jarri nahi dugu teknologia berrien erabilera, gero eta pertsona kopuru handiagoak erabilitako baliabidea baita.
Hortaz, adineko pertsonei estrategiak planifikatzeko, interes berriak sustatzeko, jarduera berriak
garatzeko, jarduera fisikoa zein burukoa bultzatzeko eta astialdia betetzeko laguntza eman behar diegu. Halako adinetan, garrantzitsuena ikaskuntza esperientziak eskaintzea eta inguru aberatsa nahiz sustagarria mantentzea da.
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario